martes, 25 de mayo de 2010

Eskola Porrota

Daukagun hezkuntza sistema ez da batere eraginkorra. Horrela demostratzen du urtez urte teleberri eta egunkarietan eskeintzen dizkiguten datuak. Datu horitan ikusi dezakegu baita ere urteak pasa ahala ezerrez hobetzen dugula emaitzetan. Hala ere daukagun gobernuak ez du ezer egiten hori aldatzeko. Aldatu bai, hezkuntza sistema ugari izan ditugu azken 15 urteetan (LOGSE,LOCE,LOE…) baina oso alde txikiak daude beraien artean, handiak direla demostratzen saiatzen diren arren. Behar dugun aldaketa oso handia da, erradikala agian pertsona askoren usterako, bainan 360 graduko bira egin behar dugu, Finlandia bezalako hezkuntzetan oinarrituz hezkuntza sistema berri bat osatuz. Finlandiako gobernuaren eskusartzea izugarrizkoa da, eta horrela ikusi dezakegu, hezkuntza arloan inbertitzen duen diruarekin; Finlandian hezkuntza inguruko gauza guztiak dohainik dira, bai eskola materiala, bai klaseak (unibertsitatea baita ere), eskolarainoko desplazamendua, eskolako janaria…Hemen berriz, laguntzak badira bai, bainan oso baxuak eta txikiak, eta honekin estatuak demostratzen du hezkuntzaren inguruan duen interesa. Hemen, askoz ere inportanteagoa da errepide onak izatea, gure seme-alabak hezkuntza maila ona izatea baino. Edo horrela demostratu egin digute orain arte.
Hurrengo kontzeptu mapan, eskola porrotari buruzko datu interesgarri batzuk eskeintzen ditugu, gaia jendeari hurbitzeko eta jakinarazteko asmoz.


HELBURU HEZITZAILEA
Eskola porrota zer den eta zergatik ematen den ulertzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailuen bidez aurrera eramaten da.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Eskemak egiteko modu berri bat ikasten dute.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Teknologia digitalen bidez aurkezten delako.


NORI ZUZENDUA
Irakasle eta gurasoentzat.

DAKARREN ABANTAILAK
Erabiltzeko erraza eta denontzat eskuragarria. ( Ez eskuz idatzitako eskemak bezala)

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet.
Kontzeptu mapa
 
Copyright 2009 Irakasten ikasten. Powered by Blogger Blogger Templates create by Deluxe Templates. WP by Masterplan