martes, 22 de junio de 2010

Google maps


HELBURU HEZITZAILEA
Pasabanen jolasean aritu diren mendiak non kokatzen diren ikustea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailuen bidez aurrera eramaten da.


b) Ikasten ikasteko gaitasuna

Beraiek bakarrik, irakasleark egiten duenari jarraituz, aurkitu beharko dute himalaya eta karakorum-eko mendikateak.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Mapetan ibili behar dira bilatzen duguna aurkitu arte.


NORI ZUZENDUA
3. zikloa.

DAKARREN ABANTAILAK
Bere eguneroko bizitzan erabili dezaketela.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet.

sekuentzia didaktikoa - Spicynodes

HELBURU HEZITZAILEA
Zatikiak zer diren, bere ezaugarriak eta eragiketak azaltzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailuen bidez aurrera eramaten da.

c) Matematika gaitasuna

Zatikiak lantzen direlako.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Eskemak egiteko modu berri bat delako.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Teknologia digitalen bidez aurkezten delako.


NORI ZUZENDUA
Irakasle eta gurasoentzat.

DAKARREN ABANTAILAK
Erabiltzeko erraza eta denontzat eskuragarria. ( Ez eskuz idatzitako eskemak bezala)

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet.

Mapa kontzeptuala ikusteko klik hemen

Euskara sareetan


Euskeraren egoera kezkatzen gaituelako, aukeratu dugu azken sarrera hau interneten euskararen egoerari buruzkoa egitea.

Guztiok dakigu zein den gaur egungo euskararen egoera, sareen munduan ez da desberdina. Zaila egiten da batzuetan interneten euskaratuta dauden baliabideak aurkitzea nahiz eta, esan behar dugun, bost urteetik hona egoera asko hobetu dela.

Irakasleak izango garen einean, gure ikasleekin klasean baliabide hauek erabili nahi baldin baditugu, laguntza handikoa izango litzateke hauek euskaraz aurkitzea. Baina hau ez dugu beste batzuen eskuetan utzi behar, modu batean edo bestean, guztion esku dago interneten aurkitzen duguna euskaratuta egotea edo askoz hobeto, euskaraz ekoiztua izatea.

Gorka Palaziosek esaten duen moduan, oraindik ere egiteko asko dago eta horretarako erakundeak, publikoak zein pribatuak, inplikazio handiagoa izan beharko lukete. Teknologia berriak jendartean egun puri purian dagoen gaia da eta horregatik garrantzitsua da esparru honetan euskara merezi duen presentzia edukitzea, ez dela gutxi.

Erakundeak konbentzitzen ditugun bitartean, gu geuk gara euskeraren presentzia bermnatu behar dugunok. Animo eta ekiozu!

INFORMAZIOA ITURRIA:
- Gorka Palazios- en elkarrizketa (youtube)

Pixton tutoriala

Nola grabatzen ditugu tutorialak?

Mindomo tutoriala

lunes, 21 de junio de 2010

Oiongo ikastolako 6.mailako bloga

Hemen ikus dezakegu Oion herriko San Bizente Ikastolako 6.mailako irakasle eta ikasleen blog-a. Hau aukeratzearen zergaitia, ezaguna dugula eta gela bateko blog baten adibide ezin hobea delako izan da.

Blog honetan ikasleek egiten dituzten jarduerak, bai gelan bai gelatik kanpo, ikasleek egindako lanak, urtebetetzeak, azterketen datak, klasean emandako gaiarekin lotuta dauden berriak, argazkiak, bideoak... agertzen dira. Honetaz gain, ikasleek sarrera ezberdinetan komentarioak uzteko aukera dute. Hau batzuetan erabiltzen dute klasean ikusitako gaiari buruzko hausnarketak egiteko.Hau guztia nahaste-borraste bat ez izateko irakaslearen gidaritzapean egon behar da beti. Ikasleek eskegi nahi dituzten ekarpenak, berriak edo bideoak gehinetan irakasleak bidalitako jarduera baten barruan izaten dira eta egiten diren komentarioei ere irakasleak aurrebegirada bat botatzen die. Nahiz eta denbora guztian irakaslearen gidaritzapean egon, ikasleen sormena, irudimena eta autonomia landu daiteke.

Oso erabilgarria ikusten dugu baliabide hau klasean erabiltzea, batez ere ikasleengan sortzen duen motibazioagatik. Honekin ikasleek gaian inplikatuagoak egotea lor dezakegu, berauek irakas- ikas prozesuan parte hartzen.

INFORMAZIO ITURRIA:
- San Bizente ikastolako 6.mailako bloga.



 
Copyright 2009 Irakasten ikasten. Powered by Blogger Blogger Templates create by Deluxe Templates. WP by Masterplan