martes, 22 de junio de 2010

Google maps


HELBURU HEZITZAILEA
Pasabanen jolasean aritu diren mendiak non kokatzen diren ikustea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailuen bidez aurrera eramaten da.


b) Ikasten ikasteko gaitasuna

Beraiek bakarrik, irakasleark egiten duenari jarraituz, aurkitu beharko dute himalaya eta karakorum-eko mendikateak.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Mapetan ibili behar dira bilatzen duguna aurkitu arte.


NORI ZUZENDUA
3. zikloa.

DAKARREN ABANTAILAK
Bere eguneroko bizitzan erabili dezaketela.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet.

sekuentzia didaktikoa - Spicynodes

HELBURU HEZITZAILEA
Zatikiak zer diren, bere ezaugarriak eta eragiketak azaltzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA ZERGATIA

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailuen bidez aurrera eramaten da.

c) Matematika gaitasuna

Zatikiak lantzen direlako.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Eskemak egiteko modu berri bat delako.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Teknologia digitalen bidez aurkezten delako.


NORI ZUZENDUA
Irakasle eta gurasoentzat.

DAKARREN ABANTAILAK
Erabiltzeko erraza eta denontzat eskuragarria. ( Ez eskuz idatzitako eskemak bezala)

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet.

Mapa kontzeptuala ikusteko klik hemen

Euskara sareetan


Euskeraren egoera kezkatzen gaituelako, aukeratu dugu azken sarrera hau interneten euskararen egoerari buruzkoa egitea.

Guztiok dakigu zein den gaur egungo euskararen egoera, sareen munduan ez da desberdina. Zaila egiten da batzuetan interneten euskaratuta dauden baliabideak aurkitzea nahiz eta, esan behar dugun, bost urteetik hona egoera asko hobetu dela.

Irakasleak izango garen einean, gure ikasleekin klasean baliabide hauek erabili nahi baldin baditugu, laguntza handikoa izango litzateke hauek euskaraz aurkitzea. Baina hau ez dugu beste batzuen eskuetan utzi behar, modu batean edo bestean, guztion esku dago interneten aurkitzen duguna euskaratuta egotea edo askoz hobeto, euskaraz ekoiztua izatea.

Gorka Palaziosek esaten duen moduan, oraindik ere egiteko asko dago eta horretarako erakundeak, publikoak zein pribatuak, inplikazio handiagoa izan beharko lukete. Teknologia berriak jendartean egun puri purian dagoen gaia da eta horregatik garrantzitsua da esparru honetan euskara merezi duen presentzia edukitzea, ez dela gutxi.

Erakundeak konbentzitzen ditugun bitartean, gu geuk gara euskeraren presentzia bermnatu behar dugunok. Animo eta ekiozu!

INFORMAZIOA ITURRIA:
- Gorka Palazios- en elkarrizketa (youtube)

Pixton tutoriala

Nola grabatzen ditugu tutorialak?

Mindomo tutoriala

lunes, 21 de junio de 2010

Oiongo ikastolako 6.mailako bloga

Hemen ikus dezakegu Oion herriko San Bizente Ikastolako 6.mailako irakasle eta ikasleen blog-a. Hau aukeratzearen zergaitia, ezaguna dugula eta gela bateko blog baten adibide ezin hobea delako izan da.

Blog honetan ikasleek egiten dituzten jarduerak, bai gelan bai gelatik kanpo, ikasleek egindako lanak, urtebetetzeak, azterketen datak, klasean emandako gaiarekin lotuta dauden berriak, argazkiak, bideoak... agertzen dira. Honetaz gain, ikasleek sarrera ezberdinetan komentarioak uzteko aukera dute. Hau batzuetan erabiltzen dute klasean ikusitako gaiari buruzko hausnarketak egiteko.Hau guztia nahaste-borraste bat ez izateko irakaslearen gidaritzapean egon behar da beti. Ikasleek eskegi nahi dituzten ekarpenak, berriak edo bideoak gehinetan irakasleak bidalitako jarduera baten barruan izaten dira eta egiten diren komentarioei ere irakasleak aurrebegirada bat botatzen die. Nahiz eta denbora guztian irakaslearen gidaritzapean egon, ikasleen sormena, irudimena eta autonomia landu daiteke.

Oso erabilgarria ikusten dugu baliabide hau klasean erabiltzea, batez ere ikasleengan sortzen duen motibazioagatik. Honekin ikasleek gaian inplikatuagoak egotea lor dezakegu, berauek irakas- ikas prozesuan parte hartzen.

INFORMAZIO ITURRIA:
- San Bizente ikastolako 6.mailako bloga.



Voki tutoriala


sábado, 12 de junio de 2010

Pixton

HELBURU HEZITZAILEA
Teknologia berrien bitartez, idei bat irudikatzea, txisteak kontatzeko beste era bat ezagutzea eta irudimena lantzea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailuak erabiltzen dituzte, internet eskaintzen digun baliabide bat erabiltzen.

b) Ikasten ikasteko gaitasuna

Komikia egiteko, pixton nola erabiltzen den ikasi beharko dute.

d) Hizkuntza- komunikazio gaitasuna

Komikiaren bidez beraiek asmatutako istorio bat gainontzeko klasekideei aurkezten diete.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Ariketa hau aurrera eraman egin ahal izateko, teknologia berrien beharra dute.

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Nahiz eta ikasleek eskuz ez marraztu, pertsonaiak, hondoak, objektuak... aukeratu eta eraldatzen dituzte.

NORI ZUZENDUA
3. ziklorako.

DAKARREN ABANTAILAK
Beraiek asmatutako istorioari irteera erraz bat ematea. Ez dituzte trebetasun berezirik behar komiki bat sortzeko.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet.

Komikia ikusteko klikatu hemen!

lunes, 7 de junio de 2010

VOKI

Voki baliabide interesgarri bat izan daiteke klasean erabiltzeko. Dohako widget bat da eta pertsonai edo avatar bat sortzean datza. Mugimendua dauka eta sartzen diogun testua irakurtzeko gai da. Pertsonai hau, web batean, blogetan edo wikietan txertatu dezakegu edo korreo elektroniko edo mugikorraren bidez bidali. “Text to speech” teknologia erabiltzen duenez oso erabilgarria izan daiteke ahoskera era ludiko batean lantzeko edo ikasleek beraien testuen hausnarketak egiteko.

Bitarteko hau guretzako interesgarria izatearen arrazoietako bat, euskaraz ere badagoela da. Nahiz eta interneten euskaraz baliabide asko ez egon, geroz eta gehiago dira gure hizkuntzan daudenak. Itzultzea guztion lana izan beharko zen.

Baliabide hau, erabilera anitz ditu klasean:

- Zoriontzeko mezuak sortzeko: Gabonetan, urtebetetzetan… bidaltzeko dagoen aukera aprobetxatuz.

- Aurkezpen pertsonal bat sortzeko: Asko kostatzen zaigun lan hau errazteko.

- Vokik ere badu, avatarraren beheko aldean erantzuteko aukera eta beste voki bat sortzeko aukera. Baliabide honek aukera ezberdin asko ematen ditut ariketak egiteko.


- Testuen eraikuntzak lantzeko. Ikasleek idazten dutena birpasatzeko modu bat da. Baliabide honen bitartez, beraiek idatzitako testuan geldiuneak (puntuak, komak…) falta badira konturatuko dira eta berauek testua zuzendu dezakete.

- Debate bat sortzeko. Voki bat beste Voki baten aurrean jarri, bakoitzak gaiari buruzko iritzi ezberdinak defendatzen.


- Elkarrizketa edo datu bilketa bat sortzeko. Vokia galderak botatzea pertsona ezberdinak erantzun dezaten.

- Istorio bat eraikitzeko. Istorioekin aukera asko daude. Hemen horietariko bat komentatuko dugu. Voki ezberdinak, istorioaren pertsonai ezberdinak izango balira bezala, bakoitza istorioa bere ikuspuntutik kontatzen du eta ikasleek istorioa berreraiki behar dute. Istorioa asmatuta edo jada asmatuta dagoen bat izan daiteke.


- Klasen emandako gaiaren laburpen bat sortzeko. Klaseko guztien artean gairen laburpen bat egiten dugu, Vokian testua txertatu eta klaseko blogean eskegitzen badugu denon eskura egon daiteke laburpen hori.


Gure ustez, Vokia oso herramienta erabilgarria izan daiteke. Beldurra kendu behar diogu balibide berri hauek erabiltzeari. Ondo pasatzen ere ikasi dezakegu!

Hemen daukazue, guk sortutako Vokia. Robot-emakume bat da eta Arantxa du izena.

HELBURU HEZITZAILEA
Era labur batean informazioa jasotzea, informazioa ematen duen igorlea beste bat denez, arreta mantentzea errazago izatea.

LANDUTAKO GAITASUNAK
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
Ordenagailua erabiltzen trebatzen dira. Grabazioak egiten ikasten dute.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Aurreko testuan aipatu bezala, Vokiren bitartez, hizkuntz eta komunikaziorako gaitasuna lantzeko jarduera anitz daude.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Gauzak adierazteko modu berri bat erabiltzen dutelako.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Bakarkako lana izango da eta bukaeran voki bana izan behar dute ikasleek.

NORI ZUZENDUA
Lehen Hezkuntzako edozein mailatan.

DAKARREN ABANTAILAK
Igorlea desberdina denez (ez da irakaslea), arreta deitzea eta mantentzea errazagoa da.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet.


Get a Voki now!

Scratch-Edurne Pasaban

Edurne Pasabanen jolasara jolastu nahi baduzu klikatu hemen!!

HELBURU HEZITZAILEA
Interneten aurkitu ditzazkegun bilatzaileak erabiltzen ikastea.

LANDUTAKO GAITASUNAK

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ordenagailuak eta internet erabiltzen dute.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna

Bilatzaileak erabiltzen ikasten dute.

f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Euskaldun baten lorpenak ezagutzen dituzte.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna


Bakarka egingo dute lan bukaerara heldu arte.



NORI ZUZENDUA
3.zikloa.

DAKARREN ABANTAILAK
Jolasaren bidez ikasten dute.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet (bilatzaileak).
 
Copyright 2009 Irakasten ikasten. Powered by Blogger Blogger Templates create by Deluxe Templates. WP by Masterplan