Gaur egun ikasle asko daude ikasketak etxetik kanpo burutu nahi dituztenak, beren hirietan ikasketa horiek egiteko aukera ez dutelako. Hala ere, batzuk, baliabide falta direla medio, ezin dituzte ikasketa horiek burutu.
Bestetik, ikasle asko dira ere, egunero klase guztietara joan ezin direnak lana, distantzia edo bestelakoak direla.
Guzti hau dela eta, hemendik proposatu nahi duguna eta teknologi berriak eskeintzen diguten aukerekin batera, etxetikan ikasketak burutzeko posibilitatea da. Eta hau nola lortu daiteke?? Aurrekoan esandako guztia, i-rakaskuntza(e-learning)-en bidez lortu daiteke. Hurrengo lerroetan zehar, kontzeptu berri honi buruz hitz egingo dugu:
I-rakaskuntza (internet bidezko ikasketa) Internetek ematen dituen aukerak hezkuntzan aprobetxatzearen ekintza bezala defini daiteke. Beste hitz batzuetan, ordutegi eta kokapen geografikoaren menpe ez dagoen ikasketa prozesu bat da i-rakaskuntza.
Unibertsitateetan, ikasleek klasez kanpoko praktikak edo egin beharrak egiteko aukera ematen du. Klasean emandakoa indartzeko laborategi birtualak ere egin daitezke. Azken muturreraino eramaten badugu, ikasketa prozesu guztia ere internet bidez egin daiteke, hori da hain zuzen ere UOC-ek(Universitat Oberta de Catalunya) egiten duena adibidez.
Ez dira asko, baina jadanik i-rakaskuntza era egokian kudeatzeko tresnak badaude eta hauek ezagutzeko eta erabiltzeko lan pixka bat egin behar den arren ondoren dena erraz egiten da. Esan daiteke, beraz, internet erabiltzeko jakintza minimoak dituen pertsona orok duela plataforma hauek erabiltzeko gaitasuna, azalpen batzuk emanda.Plataforma hauetako ezagunenak hauek izan daitezke:
-Moodle (http://www.moodle.org)
-Caroline (http://www.claroline.net)
-Dokeos (http://www.dokeos.com)
-A Tutor (https://segue.middlebury.edu)
Plataforma guzti hauek orokorrean komunak diren ezaugarri batzuk dituzte, i-rakaskuntza prozesua jarraitu eta aurrera ateratzeko, beti ere segimendu bat eginda. Komunak izan daitezkeen ezaugarriak hauek izan daitezke:
-Foroak
-Ikasle, irakasle eta tutoreak kudeatzeko sistema
-Edukiak txertatzeko era erraza
-Ikastaroak sortzeko kudeaketa sistema
-Kanpoko paketeak sartzeko aukerak
-Beste hainbat tresna: wikiak, txat gelak, ekimenen egutegia etab.
Oraindik ere oso leku gutxitan bultzatzen eta babesten den sistema hau, badira Katalunia bezalako herriak zeinek internetetik ikasketak egiteko aukera eskeintzen duten. Hurrengo bideoan ikusi dezakegu orain esandakoa.
Bukatzeko, eta hausnarketa bezala esango dugu eta blog guztian zehar azpimarratuko dugun bezala, berritzaileak izan behar garela. Teknologi berriak eskeintzen diguten aukerak ezagututa, ezin diogu errealitateari bizkarra eman eta aukera horiek ez aprobetxatu. Aukera horiek daukaguna hobetzeko balio dute baina egia da ere isntituzioen babesik gabe oso zaila dela horrelako proiektu berriak aurrera eramantea, beraz guztien arteko ekintza izan behar da hau lehen esan bezala, oraindik ere daukaguna hobetu daitekeelako. Guztiok atera dezakegu i-rakaskutzatik etekina.
INFORMAZIOA ITURRIA:
- http://www.learningreview.com/
- http://teketen.com/
0 comentarios:
Publicar un comentario