WEB 2.0
Gure blogaren hurrengo sarrera honetan web 2.0 eta honek hezkuntzan izan ditzazkeen erabilpenei buruz hitz egingo dizuegu. Interesgarria irudi zaigu web 2.0-ri buruz hitz egitea sarearen etorkizuna delako uste duguluako.
Web 2.0 terminoa, internetaren bigarren generazioa dela esan nahi du, erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren interneteko web-zerbitzua. Honetan erabiltzailea da protaginista, web estatiko batetik web dinamikoa batera aldatzearen pausoa da. Erabiltzailea, edukiak sortu, konpartitu eta parte hartzen erlazionatzen da. Edonork publika dezake zerbait esfortzu handirik gabe. Web 2.0 kontzeptua ere, webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela esan nahi, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da. Web hauek daukaten ezaugarri garrantzituenetako bat folksonomiak edo etiketatzeak dira. Baliabide honekin errazten dira beste pertsonen bilaketak. Pertsona bakoitza sarean igotakoaria definitzen duten hitzak jartzen dizkio, gero hitz horiek bilatzaile batean sartzearakoan igotakoa agertzeko. Web 2.0 honetan erremintak erabilienak eta ezagunenak, foroak, blogak, wikiak, mashups... dira.
Hezkuntzari dagokionez, 2.0 weba oso erabilgarria izan daiteke. Gaur egungo ikasleekin ibili behar garenean bi gauza garrantzitsu hartu behar ditugu kontutan. Lehenengo da, gaurko ikasleak ingleses esaten den moduan "digital natives" dira, hau da, txikitatik teknologia digitalak erabili dituztela. Eta bigarrena da, irakasleak ez garela informazioaren jabe bakarrak eta informazioa ez dagoela bakarrik eskoletan, orain, informazioa guztien esku dago. Horregatik irakasleen lana aldatzen doa edo aldatu beharko da. Irakasleok ikasleak lagundu behar ditugu euren ezagumenduak bilatzen. Metologian aldaketa sakon bat eman behar da, honek ekartzen duen lan guztiarekin. Landu behar diren konpetentziak eta ezagupenak aldatu beharko dira, orain, bilatzen, biltzen eta prozesatzen jakin behar dute berain eskutan dagoen informazioa guztia. Horretarako web 2.0 baliabide ezin hobea bihurtu daiteke. Foro, blog eta wikien bidez, informazioa bilatzen, sortzen eta konpartitzen ikasten da. Lan kooperatiboa, gogoetak, kreatibitaea, respontsabilitatea, irakurzaletasuna... bultzatzeko baliagarriak izan daitezke. Honetaz aparte, baliabide hauekin, irakaskuntza ikaslea du erreferente moduan, beraien interesen arabera ikasiko dutelako, autonomoak eta beraien irakaskuntzaren jabeak bihurtzen. Beti ere irakaslearen gidaritzarekin.
Web 2.0-ren esanahia eta erabilgarritasuna hobetu uler dezazuen bi bideo hauek eskegi ditugu. Zoritxarrez ez dugu euskaraz aurkitzeko modurik izan. Espero dugu web 2.0-ri buruz gogeta txiki hau interesgarria iruditu izana eta praktikara eramateko gogoekin gelditzea.
INFORMAZIO ITURRIA:
- www.youtube.com
- www. wikipedia.org
jueves, 29 de abril de 2010
Etiquetas:
blog,
daniel de ayala,
Gorka Sarasibar,
web 2.0,
wiki
0 comentarios:
Publicar un comentario