lunes, 21 de junio de 2010

Oiongo ikastolako 6.mailako bloga

Hemen ikus dezakegu Oion herriko San Bizente Ikastolako 6.mailako irakasle eta ikasleen blog-a. Hau aukeratzearen zergaitia, ezaguna dugula eta gela bateko blog baten adibide ezin hobea delako izan da.

Blog honetan ikasleek egiten dituzten jarduerak, bai gelan bai gelatik kanpo, ikasleek egindako lanak, urtebetetzeak, azterketen datak, klasean emandako gaiarekin lotuta dauden berriak, argazkiak, bideoak... agertzen dira. Honetaz gain, ikasleek sarrera ezberdinetan komentarioak uzteko aukera dute. Hau batzuetan erabiltzen dute klasean ikusitako gaiari buruzko hausnarketak egiteko.Hau guztia nahaste-borraste bat ez izateko irakaslearen gidaritzapean egon behar da beti. Ikasleek eskegi nahi dituzten ekarpenak, berriak edo bideoak gehinetan irakasleak bidalitako jarduera baten barruan izaten dira eta egiten diren komentarioei ere irakasleak aurrebegirada bat botatzen die. Nahiz eta denbora guztian irakaslearen gidaritzapean egon, ikasleen sormena, irudimena eta autonomia landu daiteke.

Oso erabilgarria ikusten dugu baliabide hau klasean erabiltzea, batez ere ikasleengan sortzen duen motibazioagatik. Honekin ikasleek gaian inplikatuagoak egotea lor dezakegu, berauek irakas- ikas prozesuan parte hartzen.

INFORMAZIO ITURRIA:
- San Bizente ikastolako 6.mailako bloga.



0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Copyright 2009 Irakasten ikasten. Powered by Blogger Blogger Templates create by Deluxe Templates. WP by Masterplan