martes, 22 de junio de 2010

Euskara sareetan


Euskeraren egoera kezkatzen gaituelako, aukeratu dugu azken sarrera hau interneten euskararen egoerari buruzkoa egitea.

Guztiok dakigu zein den gaur egungo euskararen egoera, sareen munduan ez da desberdina. Zaila egiten da batzuetan interneten euskaratuta dauden baliabideak aurkitzea nahiz eta, esan behar dugun, bost urteetik hona egoera asko hobetu dela.

Irakasleak izango garen einean, gure ikasleekin klasean baliabide hauek erabili nahi baldin baditugu, laguntza handikoa izango litzateke hauek euskaraz aurkitzea. Baina hau ez dugu beste batzuen eskuetan utzi behar, modu batean edo bestean, guztion esku dago interneten aurkitzen duguna euskaratuta egotea edo askoz hobeto, euskaraz ekoiztua izatea.

Gorka Palaziosek esaten duen moduan, oraindik ere egiteko asko dago eta horretarako erakundeak, publikoak zein pribatuak, inplikazio handiagoa izan beharko lukete. Teknologia berriak jendartean egun puri purian dagoen gaia da eta horregatik garrantzitsua da esparru honetan euskara merezi duen presentzia edukitzea, ez dela gutxi.

Erakundeak konbentzitzen ditugun bitartean, gu geuk gara euskeraren presentzia bermnatu behar dugunok. Animo eta ekiozu!

INFORMAZIOA ITURRIA:
- Gorka Palazios- en elkarrizketa (youtube)

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Copyright 2009 Irakasten ikasten. Powered by Blogger Blogger Templates create by Deluxe Templates. WP by Masterplan