lunes, 7 de junio de 2010

VOKI

Voki baliabide interesgarri bat izan daiteke klasean erabiltzeko. Dohako widget bat da eta pertsonai edo avatar bat sortzean datza. Mugimendua dauka eta sartzen diogun testua irakurtzeko gai da. Pertsonai hau, web batean, blogetan edo wikietan txertatu dezakegu edo korreo elektroniko edo mugikorraren bidez bidali. “Text to speech” teknologia erabiltzen duenez oso erabilgarria izan daiteke ahoskera era ludiko batean lantzeko edo ikasleek beraien testuen hausnarketak egiteko.

Bitarteko hau guretzako interesgarria izatearen arrazoietako bat, euskaraz ere badagoela da. Nahiz eta interneten euskaraz baliabide asko ez egon, geroz eta gehiago dira gure hizkuntzan daudenak. Itzultzea guztion lana izan beharko zen.

Baliabide hau, erabilera anitz ditu klasean:

- Zoriontzeko mezuak sortzeko: Gabonetan, urtebetetzetan… bidaltzeko dagoen aukera aprobetxatuz.

- Aurkezpen pertsonal bat sortzeko: Asko kostatzen zaigun lan hau errazteko.

- Vokik ere badu, avatarraren beheko aldean erantzuteko aukera eta beste voki bat sortzeko aukera. Baliabide honek aukera ezberdin asko ematen ditut ariketak egiteko.


- Testuen eraikuntzak lantzeko. Ikasleek idazten dutena birpasatzeko modu bat da. Baliabide honen bitartez, beraiek idatzitako testuan geldiuneak (puntuak, komak…) falta badira konturatuko dira eta berauek testua zuzendu dezakete.

- Debate bat sortzeko. Voki bat beste Voki baten aurrean jarri, bakoitzak gaiari buruzko iritzi ezberdinak defendatzen.


- Elkarrizketa edo datu bilketa bat sortzeko. Vokia galderak botatzea pertsona ezberdinak erantzun dezaten.

- Istorio bat eraikitzeko. Istorioekin aukera asko daude. Hemen horietariko bat komentatuko dugu. Voki ezberdinak, istorioaren pertsonai ezberdinak izango balira bezala, bakoitza istorioa bere ikuspuntutik kontatzen du eta ikasleek istorioa berreraiki behar dute. Istorioa asmatuta edo jada asmatuta dagoen bat izan daiteke.


- Klasen emandako gaiaren laburpen bat sortzeko. Klaseko guztien artean gairen laburpen bat egiten dugu, Vokian testua txertatu eta klaseko blogean eskegitzen badugu denon eskura egon daiteke laburpen hori.


Gure ustez, Vokia oso herramienta erabilgarria izan daiteke. Beldurra kendu behar diogu balibide berri hauek erabiltzeari. Ondo pasatzen ere ikasi dezakegu!

Hemen daukazue, guk sortutako Vokia. Robot-emakume bat da eta Arantxa du izena.

HELBURU HEZITZAILEA
Era labur batean informazioa jasotzea, informazioa ematen duen igorlea beste bat denez, arreta mantentzea errazago izatea.

LANDUTAKO GAITASUNAK
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
Ordenagailua erabiltzen trebatzen dira. Grabazioak egiten ikasten dute.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Aurreko testuan aipatu bezala, Vokiren bitartez, hizkuntz eta komunikaziorako gaitasuna lantzeko jarduera anitz daude.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Gauzak adierazteko modu berri bat erabiltzen dutelako.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Bakarkako lana izango da eta bukaeran voki bana izan behar dute ikasleek.

NORI ZUZENDUA
Lehen Hezkuntzako edozein mailatan.

DAKARREN ABANTAILAK
Igorlea desberdina denez (ez da irakaslea), arreta deitzea eta mantentzea errazagoa da.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua eta internet.


Get a Voki now!

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Copyright 2009 Irakasten ikasten. Powered by Blogger Blogger Templates create by Deluxe Templates. WP by Masterplan